Ibaeta abesbatzak bere ibilbideari 2008ko Urrian hasiera eman zion, Donato Unanue buru zuelarik, euskal kantuen bidez Ibaeta auzoko Eguberri giroa suspertu nahian.
Hasieran, 35 kantari inguru ziren, auzotarrak ia denak, Eguberrietako kantuen prestaketari ekin ziotenean.
Gabon eta Urte-zahar egunetan irten ziren kantari auzoan zehar. Jendearen harrera beroaz animaturik, Santa Ageda eta Ibaetako festetan kantari jarraitu zuten.
Hortik aurrera, korua kantari gehiagoz osatzen joan zen, kontzertuak eskeiniz San Bizente elizan, Antiguoko Sebastian Deunaren elizan, Espiritu Santu parrokian (Ibaetan), Artzain Onaren Katedralean, Azpeitiako, Usurbilgo eta Astigarragako elizetan, Etxarri Aranazen, Arantzazuko Basilikan, Donostiako Udaletxean, Madrid, París, Toledo, El Toboso, Barcelona eta abarretan.
Sorrerako helburuari eutsiz, Abesbatzak auzoarekin duen lotura mantentzen du, Eguberri eta Santa Ageda bezelako ospakizunetan parte hartzen jarraitzen duelarik.
Baina, beti ere, Gizpukoa barne eta kanpoko beste hainbat lekuetan jarduteko nahia mantenduz.
JARA LIRAS
Iruñean jaioa, 2000. urtean.
Bere ama Iruñeko San Frantzisko Asiskoaren abesbatzako zuzendaria da, eta, gaur egun, Basandere abesbatzan abesten du.
Koru Zuzendaritzako bigarren kurtsoa egiten ari da, Donostiako Musikenen.
Musikarekiko duen grinak eta bere metodologia hezitzaileak korua hazten dute ematen dugun entsegu eta kontzertu bakoitzean.
Emanaldiak prestatu ahal izateko astean bitan elkartzen gera 45-50 emakume eta gizon inguru.
Maite Agirrezabal
Gloria Ansorena
M.ª Jesús Calonge
Ana Domínguez
Trini Eizagirre
Mari Carmen Galdós
Mari Carmen Marín
Marieli Peñafiel
Lourdes Aldai
Blanca Aranguren
Maria José Andoaga
Juliana Ortolaiz
Iosune Iglesias
Rosa Rica
Maribel Andoaga
Garbiñe Ibañez
Miren Zabala
Miren Sangróniz
Clara Espinosa
Carmen Serván
Isabel Cid
Nieves Lizarza
Itzíar Oregui
Eusebio Areso
Josean Echeberria
Juan Mari Gómez de Segura
Xabier Gorrotxategi
Manolo Lahuerta
Luis Mari Agirre
Eusebio Agote
Natxo Besné
Angel González
Iñaki Sarasola
Andrés Cortegoso
Musika elkarrekin amets egiteko eta beste dimentsio batera joateko modu bat da
Espíritu Santo Parrokia, Donostia, Gipuzkoa